Martxoaren 28an, Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian 2026-03-23

Asteazkenean aurkeztuko dute Arabako finala Gasteizen

Asteazkenean aurkeztuko dute Arabako finala Gasteizen

Jexux Mari Irazu

Asteazkenean aurkeztuko dute Gasteizen Arabako Bertsolari Txapelketako finala, sei finalistak bertan direla. Maddi Agirre, Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Unai Anda eta Martin Abarrategi. Duelako bi urtetik, finalistak erdiak dira berriak: Maddi Agirre, Martin Abarrategi eta Unai Anda. Beste hiruak Arabako finaletan eskarmentu handia dute eta Arabako txapel banaren jabe dira: Aroa Arrizubieta (egungo txapelduna), Iñaki Viñaspre eta Peru Abarrategi. Irabazleari txapela Martxoak 3 Elkarteak jarriko dio, poliziak bost langile hil zituen gertakari lazgarri haien 50. urteurrenean. 

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza