Maddi Agirrek irabazi zuen Osinberde Saria 2026-03-23

Jexux Mari Irazu
Osinalde Sariko bigarren kanporaketa jokatu zen larunbatean Zaldibian. Sei bertsolari aritu ziren kantuan: Maddi Agirre (Gasteiz, 2005), Eki Mateorena (Leitza, 2005), June Aiestaran (Beasain, 2006), Danel Herrarte (Aramaio, 2004), Irune Basagoiti (Ermua, 2002) eta Beñat Astiz (Barañain, 2004). Zaldibiko Joxepane tabernan, 20:30etan. Maddi Agirrek eta Eki Mateorenak lortu zuten finalerako txartela. Aurreko saiotik sailkatuta daude Haira Aizurua eta Egiar Otegi.
Osinberde Saria, publikoak ematen duena Maddi Agirrek irabazi zuen.

Aztiria Saria, larunbatean
Larunbat honetan argituko da Osinaldeko seikote finalista hirugarren kanporaketa jokatuta: Aztiri Saria. Honako sei bertsolariok ariko dira kantuan: Iruri Altzerreka (Garai, 2000), Mikel Etxezarreta (Olaberria, 2003), Joanes Azpillaga (Azpeitia, 2007), Jon Mendiluze (Irura, 2005), Ekain Alegre (Altsasun, 2001) eta Janire Arrizabalaga (Gernika, 2003). Aztiri Bat elkartean, 14:00etan.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza