Martxoak hiruko gertakarien 50. urteurrenean 2026-03-23

Jexux Mari Irazu
Martxoak 3 Elkarteak jantziko dio larunbatean Arabako txapeldunari txapela. Arabako Bertsozale Elkarteak Martxoak 3 elkarteari aitortza egin nahi dio eta eskerrak eman egindako ibilbide eta lanagatik.
Aurten 50 urte dira martxoaren 3ko sarraskia gertatu zela eta «Arabako komunitatea astindu zuen gertakaria. Talde lanak, elkarlanak, herriaren indarra eta komunitatea eraikitzeko hainbat alorri jomuga jarri zion Araba eta Gasteizi 1976ak» adierazi du Arabako Bertsozale Elkarteak.
EHBT26 2026-11-21
Igotz Alkorta Irastortza