Europa Biltzar Jauregian, 800 bertsozaleren beroan 2026-03-28

Iñaki Viñaspre Arabako txapeldun, bigarrenez

Iñaki Viñaspre Arabako txapeldun, bigarrenez
Unai Anda gelditu da bigarren eta Peru Abarrategi hirugarren.

Jexux Mari Irazu

Iñaki Viñasprek irabazi du Arabako Txapelketa, Gasteizen jokatu den finalean nagusituta eta Martxoak 3 Elkarteko kideek jantzi diote txapela, Santiago Diaz de Espada Fernandez de Monjerenek eta Nura Elorriaga Bernausek. Abetxukoarrak Unai Andarekin jokatu du buruz burukoa. Hirugaren Peru Abarrategi gelditu da; laugarren Aroa Arrizubieta; bosgarren, Maddi Agirre; eta seigarren Martin Abarrategi. Arabatik Euskal Herriko Txapelketara joango diren lau bertsolariak ere erabakita gelditu dira, hain zuzen lehen lau postuan gelditu direnak: Iñaki Viñaspre, Unai Anda, Peru Abarrategi eta Aroa Arrizubieta.  

Horrela geratu da sailkapena.

    Iñaki Viñaspre Simon...................................1141
    Unai Anda Delika.........................................1124.5
    Peru Abarrategi Sarrionandia.........................749,5
    Aroa Arrezubieta Barredo............................. 749
    Maddi Agirre Epelde......................................740,5
    Martin Abarrategi Sarrionandia.......................710


Gai-emaile lanetan Arantxa Sobrino Lasa eta Irati Martinez Izaga aritu dira. Epaileak, ostera, hurrengoak izan dira: Ainhoa Arregi Elosua, Aitor Jimenez Tolosana, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Ekaitz Elorriaga Anduaga, Eneritz Azkue Basurko, Fernando Sopelana Alonso,  Marta Ortiz Mateo, Mikel Fernandez de Arroiabe Idigoras eta Miren Bakarne Urreaga Etxeberria. Idazkari lanetan Endika Jimenez Enbeita aritu da.

Hitzetik Hortzera berezia, bihar
Hitzetik Hortzera telebista programak, esaterako, Arabako Bertsolari Txapelketako finalak emandako bertsoaldi onenak eta txapeldunaren hitzak bilduko ditu, bihar bertan, 15:00etan, ETB1n.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza