Osinalde Sariketako kanporaketa Aztirian 2026-03-30

Osinalde Sariketako finala argitu da larunbat honetan azken kanporaketa jokatu ondoren. Honako sei bertsolari hauek ariko dira kantuan Gabirian, apirilaren 11n: Janire Arrizabalaga, Iruri Altzerreka, Maddi Agirre, Eki Mateorena, Haira Aizpurua eta Egiar Otegi. Aurten lehen aldiz bazkari formatuan izango da.
Aztiria Saria larunbatean
Larunbatean jokatu zen hirugarren kanporaketa Aztirian: Iruri Altzerreka berriztarra, Janire Arrizabalaga gernikarra, Joanes Azpillaga azpeitiarra, Jon Mendiluze irurarra eta Ekain Alegre altsasuarra eta Mikel Etxezarreta olaberritarra aritu ziren kantuan Aztiria Bat elkartean. Altzerreka eta Arrizabalaga sailkatu ziren Osinaldeko finalerako eta Mikel Etxezarretak jaso zuen publikoaren saria.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu