Iñaki Viñaspre Simon - Arabako txapelduna 2026-04-01

«Bertsotan saiatzen naiz entzule bezala eskertzen dudana ematen»

Iñaki Viñasprek larunbatean sei bertsolariek Arabako final oso bat egin izanaren poza du bereziki. Finala Arabako belaunaldi berriarentzat erakusleiho izan zela uste du.

Jexux Mari Irazu

Barruko pozetik eta perspektibaz hitz egin du Iñaki Viñaprek Bertsoa.eusi eskainitako elkarrizketan,  Abetxukuko auzo elkartean. Arabako finala bera final oso bat atera izanaren poza du bereziki. Seikotearen arteko harreman-hariak azpimarratu ditu eta iruditzen zaio horrek final on baterako oinarriak jartzen lagundu zuela. 42 urterekin, aspaldiko Arabako finalik gazteenean txapeldun beteranoena edo beteranoenetako bat bihurtu da abetxukoarra.

Bertsolari gisa, aitortu du entzule bezala eskertzen duena ematen saiatzen dela bereziki: «ideiak», «originaltasuna», «freskotasuna», «erantzutea»... horrek erakartzen du eta horretan saiatzen da. 

Euskal Herriko Txapelketan lehen aldiz kantatuko du eta ilusioa egiten dio. Kantatzeak ez ezik, Arabako beste hiru sailkatuekin entrenatzeko biltzeak motibatzen du. 

Egungo bertsolaritzaren indargune nagusitzat transmisioan asmatu izana ikusten du eta belaunaldi berriek lekukoa hartu izana. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza