Iruñean jokatu zen finala, Laban 2026-04-06

Itziar Agirre eta Haira Aizpurua irabazle Bertxhorin

Itziar Agirre eta Haira Aizpurua irabazle Bertxhorin

Jexux Mari Irazu

Unibertsitate giroko Bertxhori sariketako finala jokatu berri da Iruñean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskara Taldearen eskutik. Hiru bikote aritu ziren finalean, Laban martxoaren 31n: Julen Bernaldo de Quiros eta Iruri Altzerreka; Antton Ziriza eta Maddi Agirre; eta Itziar Agirre eta Haira Aizpurua. Ane Fagoaga eta Iratxe Legarra aritu ziren aurkezle lanetan eta 60 lagun inguru elkartu ziren saioaren berogarri. 

Itziar Agirrek (Donamaria) eta Haira Aizpuruak (Sara) osatutako bikotea suertatu zen bosgarren edizioaren irabazle. Aurrez, hiru kanporaketa egin ziren. 





Antolatzaileek zabaldutako informazioaren arabera datorren urteko edizioa kolokan egon daiteke errelebo berria iritsi ezean. 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu