Finala maiatzaren 30ean Aian 2026-04-07

Jexux Mari Irazu
Gipuzkoako Herriartekoak lehen fasean jendetza mugitu du eta final-laurdenetara begira jarri da. 40 saio jokatu dira eskualde bereko taldeen artean eta horrek ingurua asko mobilizatzea ekarri du. Orain, eskualde bakoitzeko irabazleak ondokoaren kontra ariko dira. Finalerdiak etorriko dira gero eta finala maiatzaren 30ean Aian.
Eskualdeko irabazleak
Tolosaldean Alegiako Boskatu gertatu da irabazle, inoiz plazaratu gabeko taldea; Goierrin Zumarraga Urretxu 1; Urolan Azpeitiako Zaharrak Berri; Urola Kostan Zarauzko Allepunta; Buruntzaldean Hernani; Donostia-Oarso-Bidasoan Irungo Txingudi A; Debagoienan Leintz eta Debabarrenan Xarmaginak.
Bigarren fasea Zaldibian hasiko da Boskatu eta Zumarraga-Urretxu 1en arteko kanporaketarekin apirilak 17an, ostiralez. Apirilaren 18an, berriz, Azpeitiko Zaharrak Berri eta Zaruzko Allepuntak neurtuko dira, Azpeitian. Apirilaren 24an Hernanin, Hernani eta Txingudi A arituko dira; eta 25ean Soraluzen Leintz eta Xarmaginak.




Finalaurrekoak maiatzaren 9an eta maiatzaren 16an izango dira, eta Aiako finala maiatzaren 30ean.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza