Aurten bazkaria izango da lehenengoz 2026-04-06

Jexux Mari Irazu
54. Osinalde Sariko finala jokatuko da larunbatean Gabirian, Osinalde Elkartean. Aurten formatu aldetik berrikuntza iritsi da, 54. edizio hau bazkaria izango da. Sarrera guztiak salduta daude aurten ere giroa ziurtatuta dago Osinalden.
Hiru finalista berri
Kanporaketan postua irabazita, Maddi Agirre, Egiar Otegi, Eki Mateorena, Janire Arrizabalaga, Haira Aizpurua eta Iruri Altzerreka ariko dira kantuan. Agirre, Otegi eta Arrizabalaga lehenengoz ariko dira aurten. Aurreko edizioa Aitor Tatiegik irabazi zuen eta Haira Aizpurua gelditu zen bigarren. Bertsoa.eus bertan izango da bertsoak eta bertsolarien hitzak biltzeko.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza