Maiatzaren 19an da finala Uztaritzen 2026-04-08

12 bertsolari gazte Hernandorena sariketan

12 bertsolari gazte Hernandorena sariketan
Bertsolariak: Irati Alcantarilla, Pagoa Bidart, Araiz Katarain, Josu Txoperena, Irantzu Idoate eta Nahia Etxeberri, Sabin Abarrategi, Kattin Madariaga, Johane Larre, Danel Herrarte, June Aiestaran eta Izaro Bilbao.

Jexux Mari Irazu

Bi urtez behin jokatzen da Hernandorena Sariketa eta datorren astean hasiko da aurtengo edizioa. Bertsularien Lagunak Elkartearen eskutik, Euskal Herri osoko 12 bertsolari gaztek hartuko dute parte. Bi kanporaketa eta finala izango ditu. Maiatzaren 19an jokatuko da finala sei bertsolarirekin, Uztaritzen. 

Lehenbiziko kanporaketa apirilaren 18an jokatuko da Pagolan, Auztegian 19:00etan, eta honako seikotea ariko da kantuan: Irati Alcantarilla, Pagoa Bidart, Araiz Katarain, Josu Txoperena, Irantzu Idoate eta Nahia Etxeberri. Aritz Bidegain ariko da gai-emaile lanetan.

Bigarren kanporaketa apirilaren 24an da Hendaian eta kantuan ariko diren bertsolariak, hauexek: Sabin Abarrategi, Kattin Madariaga, Johane Larre, Danel Herrarte, June Aiestaran eta Izaro Bilbao. 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu