Finala maiatzaren 30ean Aian 2026-04-13

Gipuzkoako Herriarteko bi final-laurden ostiralean eta larunbatean

Gipuzkoako Herriarteko bi final-laurden ostiralean eta larunbatean
Final-laurdenetako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian.

Jexux Mari Irazu

Gipuzkoako Herriartekoaren final-laurdenen fasea asteburu honetan hasiko da, bi saiorekin. Ostiralean, Zaldibian Alegiako Boskatu eta Zumarraga-Urretxu 1 taldeak ariko dira kantuan. Herri Antzokian izango da saioa, 19:00etan. 

Boskatu taldea Herriartekoan plazaratutako bertsolariak
Alegiako Boskatu taldean aurrez plazaratu gabeko hiru bertsolari ari dira kantuan: Eneko Ontsalo, Iker Arandia eta Egoi Irazustabarrena. Pello Olano dabil gai-jartzaile lanetan eta Aratz Irazustabarrena epaile. 

Zumarraga-Urretxun, eskarmentuko hiru bertsolari dabiltz kantuan: Mikel Iturriotz, Antton Fernandez eta Manex Mantxola. Leire Akizu gai-jartzaile lanetan eta Jon Mendizabal epaile. 

Saioetan, talde bakaitzeko epaileak eta beste taldeetako epaileak izaten dira.

Larunbatean, Azpeitian, Zarauzko Allepuntak eta Azpeitiko Zaharrak Berri
Apirilaren 18an izango da final-laurdenetako bigarren saioa Azpeitian, herriko Zaharrak Berri eta Allepuntak zarauztarren artean. Azpeitiko taldean Leire Ostolaza, Jokin Uranga, Beñat Lizaso eta Haritz Etxeberria ariko dira kantuan, duela 25 urteko lehen herriarteko hartan ere parte hartu zutenak hiruak. Oihana Elduaien da taldeko gai-jartzailea eta Oihana Aranguren epailea. 

Zarauzko taldean Julen Zulaika, Hodei Iruretagoiena eta Felix Zubia ari dira bertsotan eta Ibon Aristi gai-jartzaile lanetan. Elisa Iztueta da taldeko epailea.

 

Final-laurdenak bukatzeko, apirilaren 24an Hernanin, Hernani eta Txingudi arituko dira; eta 25ean Soraluzen, Leintz eta Xarmaginak. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza