VI. edizioa da aurtengoa 2026-04-13

Jexux Mari Irazu
Señora Sariketaren VI. edizioa bidean da eta aurkezpen saioa egingo dute larunbat honetan Legazpin. Oihana Arana eta Maider Arregi ariko dira bertsotan, Uxue Fernandezek gaiak jarrita. 14:00etan da hitzordua. Ekitaldiaren ondoren, aurtengo saioen berri emango dute.
I. Señora bertso-paper sariketa
Señora Sariketak bertsopaper lehiaketa ere izango du seigarren edizio honetan. Gutxienez hiru bertso edo kopla idatzi behar dira eta banaka zein taldean aurkeztu daitezke lanak senorasariketa@gmail.com helbidera. Maiatzaren 7 arte egongo da epea zabalik.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza