40. edizioa aurten 2026-04-14

Eskolarteko Txapelkea abian da Nafarroan eta Gipuzkoan eta ostiral honetan jokatuko da lehenbiziko herrialdeko finala Nafarroan. Doneztebe eta Iruñean bi kanporaketa jokatu ondoren, hamar bertsolari gazte ariko dira kantuan ostiralean Leitzan, Atekabeltz Gaztetxean, 18:30etan: Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza), Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza), Aner Arkauz Lazkano (Lakuntza), Ekain Telletxea Odriozola (Donamaria), Enaitz Zestau-Telletxea (Bera), Ibai Letona Garaikoetxea (Iruñea), Iradi Goñi Montiel (Sarriguren), Maddi Barandiaran Leitza (Bakaiku), Olaia Leitza Errazkin (Arbizu) eta Xabier Arkauz Lazkano (Lakuntza). Eki Mateorenak aurkeztuko du finala. Epaile lanetan Amaia Telletxea, Joseba Beltza eta Nerea Bruño ariko dira.
Txapelketak bi fase izango ditu, urtero bezala:
Lehenengo fasean bertsolari guztiak arituko dira, eta honako hau da egin beharko duten lana:
Agurra
Lau oinak emanda bertso bana osatu
Bukaera emanda bertso bana osatu.
Hitza gaitzat hartua bertso bana osatu.
Gai orokorra emanda, gehienez 5 puntuko bertso bana osatu.
Hortik, lau bertsolari sailkatuko dira bigarren faseko lehengo ariketara, eta horietatik bi ganbarako lana egiteko. Honako hau da sailkatuek egin beharko duten lana:
Zortziko txikian, ofizioka, bina bertso.
Ganbarako lana:
Puntu bati erantzunez bertso bat.
Gaia emanda bertso bat.
Txapelketako lehenengo bi sailkatuak, gainera, Euskal Herriko Eskolartekorako sailkatuko dira, Nafarroako ordezkari gisa.
Gipuzkoako finala apirilaren 24an Azpeitian
Bestalde, Gipuzkoako Eskolartekoa ere abian da. Martxoan lau kanporaketa jokatu ondoren, finala apirilaren 24an jokatuko da Azpeitian, afalondoan.
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu