Aurten 100 urte Lazkao Txiki jaio zela 2026-04-14

Jexux Mari Irazu
Larunbat honetan Lazkao Txiki gogoan ekitaldia egingo dute Lazkaon urtero ohi duten gisara. 12:30etan izango da lehenbiziko ekitaldia Lazkao Txiki Zelaian, bere omenezko estatutaren inguruan. Musikariak, bertsolariak eta dantzariak izango dira bertan. Ondoren, 14:00etan bertso bazkaria izango da Gerriko Txokoan: June Aiestaran, Nerea Elustondo eta Aitor Sarriegi ariko dira kantuan.
Aurten 100 urte dira Joxemiel Iztueta Lazkao Txiki jaio zela eta horren harira udazkenean zenbait ekitaldi izango dira Lazkaon.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza