Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-17

Osinalde Saria eta Zumaiako Santelmotako jaialdia eskainiko ditu aste honetan Hitzetik Hortzerak. Osinalden Maddi Agirre, Haira Aizpurua, Eki Mateorena, Egiar Otegi, Iruri Altzerreka eta Janire Arrizabalaga aritu ziren bertsotan, Ane Etxezarretak aurkeztuta. Maddi Agirre gasteiztarrak irabazi zuen. Urtero gisa, 150 lagun inguru bildu zen Gabiriako Osinalde Elkartean bertsolari gazteen finala bertatik jarraitzeko.
Bestalde, Zumaian, bertsotan hasten dituzte Santelmo jaiak, bertso jaialdia baita lehen ekitaldia. Aurten, Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Aitor Etxebarriazarraga, Xabat Illarregi, Maialen Lujanbio eta Maddi Ane Txoperena aritu dira kantuan, Jon Maiak gaiak jarrita. 400 lagun inguru bildu ziren Zumaiena aretoan.
Gabiriako bertsolaritzaren inguruko liburua
Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian liburua ondu zuten herritar talde batek. Liburu hori aitzaki hartuta lan taldean aritu zen Eresti Oiarbide elkarrizketatuko dute aste honetako Hitzetik Hortzeran. 2021ean Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak esleitutako ikerketa beka eskuratu zuen Maialen Akizu eta Eresti Oiarbideren ikerketa proposamenak. Gabirian bertsoarekiko afizioak izan duen transmisioa ikertu zuten besteak beste eta horri buruz hitz egingo dute Eresti Oiarbidek eta Mirari Martiarenak. 
Gabirian bertsozaletasuna noiz jaio zen ez dute topatu, baina hainbat gako bildu dituzte liburuan. Gako horiei buruz, Gabiriko bertsoaren ekosistemari buruz eta erreferenteei buruz ere arituko da Eresti Oiarbide.
Hitzetik Hortzera, larunbatean, 21:00etan ETB1en.
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu