Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Aitor Sarriegi bertsolariaren ibilbidea bilduko du aste honetako Hitzetik Hortzerak. 1989an kantatu zuen bat-bateko lehen bertsoa Aitor Sarriegik Segurako eskolan. Umetatik dabil bertsoaren bueltan, edo bertsoa dabil Aitor Sarriegiren bueltan. Plazak bezain ongi ezagutzen ditu txapelketak, 22 urtez aritu baitzen txapelketan. Aste honetan Aitor Sarriegiren bertso ibilbidearen errepasoa egingo dute Hitzetik Hortzeran Aitorrekin berarekin. 

Goierriko bertso eskola sortu zenean hasi zen bertso-eskolan Aitor Sarriegi. Mikel Mendizabal izan zen bere irakasle eta garai hartan Goierrin zegoen bertso giroaz arituko dira besteak beste. Lehen plazak, Eskolartekoa eta gazte sariketak izango dituzte hizpide.  Bertsolari bezala, bertsoari eman nahi izan dionaz, bertsolari izaeraz, nahiez eta damuez ere hitz egingo dute Aitor Sarregik eta Mirari Martiarenak. 

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidean txapelketak ere izan dute bere garrantzia. 1995ean hartu zuen parte lehen aldiz txapelketan eta 2017an esan zien agur BEC-en egin zen finalean. Ordutik Gipuzkoako bi finaletan kantatu zuen, 2011ean txapela irabazi zuen. Txapel horren garratziaz eta Euskal Herrikoetan atarian geratzean eta finaletan sartzeaz ere arituko dira. 

Kontu hauek guztiak errepasatuko ditu Mirarik Aitor Sarriegirekin batera, bere ibilbideko bertsoaldiak gogora ekarriz. 

Ez galdu Hitzetik Hortzera: larunbatean, 21:00etan, ETB1en. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu