v. edizioa da aurtengoa 2026-04-16

Señora Sariketaren aurkezpen saioa larunbatean Legazpin

Señora Sariketaren aurkezpen saioa larunbatean Legazpin
Oihana Arana eta Maider Arregi ariko dira bertsotan, Uxue Fernandezek gaiak jarrita. 14:00etan da hitzordua. Antolakuntzak iaz erreleboa iragarri zuen.

Jexux Mari Irazu

Señora Sariketaren VI. edizioa aurkeztuko dute larunbat honetan Legazpiko Gaztetxean eta hor emango dituzte aurtengo helburuen eta saioen xehetasunak. Iaz bezala, aurten ere aurkezpena bertso giroan egingo dute. Oihana Arana eta Maider Arregi ariko dira bertsotan, Uxue Fernandezek gaiak jarrita.

I. Señora bertso-paper sariketa 
Señora Sariketak bertsopaper lehiaketa ere izango du seigarren edizio honetan. Gutxienez hiru bertso edo kopla idatzi behar dira eta banaka zein taldean aurkeztu daitezke lanak senorasariketa@gmail.com helbidera. Maiatzaren 7 arte egongo da epea zabalik.

Erreleboa antolakuntzan
Señora Sariketa iaz bost urte bete zituen eta finalean antolakuntzak etapa baten amaiera iragarri zuen, erreleboa proposatuz. Errelebo horretan lan egiteko konpromisoa hartu zuen bost urteotan ibilitako talde-motorrak eta antolakuntza esku berriek hartzeko gonbitea egin. Seigarren edizio honek erakusten du errelebo hori gertatu dela eta Señora segidako bidean dela.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza