Leitzako gaztetxean jokatu zen finala ostiralean 2026-04-21

Kattin Madariaga Nafarroako Eskolarteko txapeldun, hirugarrenez

Kattin Madariaga Nafarroako Eskolarteko txapeldun, hirugarrenez
Kattalin Lizarraga eta biek ordezkatuko dute Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko finalean.

Leitzako Atekabeltz gaztetxean jokatu da 40. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Hamar bertsolari aritu ziren kantuan Leitzako gaztetxean: Aner Arkauz Lazkano (Lakuntza), Ekain Telletxea Odriozola (Donamaria), Enaitz Zestau-Telletxea (Bera), Ibai Letona Garaikoetxea (Iruñea), Iradi Goñi Montiel (Sarriguren), Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza), Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza), Maddi Barandiaran Leitza (Bakaiku), Olaia Leitza Errazkin (Arbizu) eta Xabier Arkauz Lazkanok (Lakuntza). Eki Mateorenak aurkeztu du saioa, eta Amaia Telletxea, Joseba Beltza eta Nerea Bruño aritu dira epaile lanetan. 



Lau oinak emanda, azken puntua emanda, hitz bana emanda eta gai orokorra emanda bertso bana kantatu ostean, lau bertsolari pasa dira bigarren fasera: Ekain Telletxea, Enaitz Zestau, Kattalin Lizarraga eta Kattin Madariaga. Bigarren fase honetan, zortziko txikian ofizioka aritu dira bertsolariak. Ostean, lau bertsolarietatik bi sailkatu dira buruz-burukora: Kattalin Lizarraga eta Kattin Madariaga. Ganbarako ariketan, puntu banari erantzun diote, eta azkenik, gaia emanda, bakarka aritu dira, bertso bana kantatuta. 

Azkenean, Kattin Madariagak bildu du puntu gehien, eta horrenbestez, bera da Nafarroako Eskolarteko txapelduna. Berak eta txapeldunordeak, Kattalin Lizarragak, ordezkatuko dute Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan. 

Xabat Illarregi Marzol Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapeldunaren eskutik jaso du txapela. Beste sari bat ere izan da Nafarroako Eskolarteko Txapelketan, "Oinak buruan" saria. Kasu honetan, Kattalin Lizarragak irabazi du sari hori. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu