Elikagunean, 19:30etan afaria eta ondoren saioa 2026-04-22

Jexux Mari Irazu
Eskolarteko Txapelketa aurrera doa. Aurreko ostiralean Nafarroako finala jokatu zen Leitzan eta ostiral honetan Gipuzkoakoakoa jokatuko da Azpeitian. Aurrez lau kanporaketa jokatu dira eta horietatik zortzikote berritua atera da. Zortzi finalistetatik sei berriak izango dira. Ohi bezala, Elikagunean izango da finala afalondoan, 19:30etan da hitzordua. Honako hau da finaleko zortzikotea:
Kattalin Arabolaza
Inge Mitxelena
Duna Urteaga
Haritz Alkorta
Ekhi Alvarez
Urko Arakistain
Eñaut Otaño
Adei Urbitarte
Kattalin Arabolaza eta Adei Urbitarte ez besteak dira finalista berriak. Bertsoa.eus Azpetian izango da finaleko xehetasunak jasotzeko.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza