Finala maiatzaren 30ean Aian 2026-04-22

Gipuzkoako Herriartekoaren azken bi final-laurdenak jokatuko dira ostiralean Hernanin eta larunbatean Soraluzen. Hernanin, bertako taldea eta txingudiarrak ariko dira finalaurreko txartelaren bila, Milagrosa aretoan, 19:00etan.
Hernaniko taldean Ekain Tolaretxipi, Unai Agirre, Eñaut Martikorena eta Eli Pagola ari dira bertsotan; gai-jartzaile lanetan, Markel Oiarzabal; epaile, Ainara Azpiazu Axpi. Txingudiko taldean Manu Goiogana, Igauri Lopetegi eta Jon Luzuriaga; gai-jartzaile, Jon Cia; epaile, Aitor Errazkin. 
Final-laurden honetako irabazleak Zumarraga-Urretxu taldearekin jokatuko du finalaurrekoa, Tolosan maiatzaren 16an.
Larunbatean Soraluzen
Gipuzkoako Herriarteko azken final-laurdena Soraluzen jokatuko da, Herri Antzokian, 18:00etan. Debabarrena eta Eibarko Xarmaginak taldean Irune Basagoiti, Araitz Katarain eta Jokin Bergara ari dira bertsotan; Maialen Bergara gai-jartzaile eta Peru Alberdi epaile.
Saioko irabazleak Azpeitiako Zaharrak Berri taldearekin jokatuko du finalaurrekoa Oñatin, maiatzaren 9an.
Finala, maiatzaren 30ean da, Aian, bazkalondoan.
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu