Atzo jokatu zen finala Azpeitian 2026-04-25

Adei Urbitarte Gipuzkoako Eskolarteko txapeldun

Adei Urbitarte Gipuzkoako Eskolarteko txapeldun
Felix Irazustabarrenaren eskutik jaso du txapela. Kattalin Arabolaza gelditu da bigarren. Biak ariko dira Euskal Herrikoan Gipuzkoako ordezkari.

Jexux Mari Irazu

Atzo jokatu zen Azpeitian Gipuzkoako Eskolarteko finala. Kattalin Arabolaza, Inge Mitxelena, Duna Urteaga, Haritz Alkorta, Ekhi Alvarez, Urko Arakistain, Eñaut Otaño eta Adei Urbitarte aritu ziren kantuan, Imanol Artola Felixek aurkeztuta. Adei Urbitarte zarauztarrak irabazi du txapela eta Kattalin Arabolaza oiartzuarra gelditu da bigarren, puntuz berdinduta. Urbitartek Felix Irazustabarrena bertsolaritza eragilearen eskutik jantzi zuen txapela. Idatzizko saria ere Urbitartek berak irabazi zuen. Txapelduna eta txapeldunordea Euskal Herriko finalean izango dira ekainaren 13an, Arantzan. 

Albiste gehiago

Bertsolaritza eta futbola 2026-10-26

Bertso derbia ikasleen aurrean jokatuko da

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza