Hernandorena Sariketa - finala maiatzaren 9an 2026-04-28

Irati Alcantarillak irabazi du Hernandorenako bigarren kanporaketa eta finala erabakita gelditu da

Irati Alcantarillak irabazi du Hernandorenako bigarren kanporaketa eta finala erabakita gelditu da
Finalistak: Nahia Etxeberri, Irati Alcantarilla, Kattin Madariaga, Irati Alcantarilla, June Aiestaran, Izaro Bilbao eta Irantzu Idoate.

Jexux Mari Irazu

Hernandorena Sariketako finala erabakita gelditu da, Hendaian bigarren kanporaketa jokatu ondoren. Amaiur Lujanbiok aurkeztuta, Johane Larre, June Aiestaran, Irantzu Idoate, Irati Alcantarilla, Sabin Abarrategi eta Izaro Bilbao aritu ziren kantuan. Irati Alcantarilla nagusitu da bigarren saio horretan.

Honenbestez, hauxe izango da Hernandorenako finaleko seikotea: Nahia Etxeberri, Irati Alcantarilla, Kattin Madariaga, June Aiestaran, Izaro Bilbao eta Irantzu Idoate. 

Finala maiatzaren 9an da Uztaritzeko Latsa gelan 19:00etan. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza