Orozkon jokatu zen larunbatean II. edizioa 2026-04-30

Iratxe Ibarrak irabazi du Beteranoen Sariketa

Iratxe Ibarrak irabazi du Beteranoen Sariketa

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruriak (Markina-Xemein, 1974) irabazi du II. Bertsolari Beteranoen Sariketea Orozkon, Supazterrean Kultura Alkartearen eskutik. Zortzi bertsolari aritu ziren kantuan: Iratxe Ibarra, Juanjo Respaldiza, Kristina Mardaras, Nahikari Gabilondo, Oihane Perea, Manolo Arozena, Serapio Lopez eta Bittor Elizagoien. Epaile lanetan Saioa Mitxelena, Asier Ibaibarriaga eta Joseba Santxo aritu ziren. Goizean bi kanporaketa egin ziren tabernetan eta bazkalondoan finala. Iazko edizioan Asier Otamendi izan zen txapelduna. 

Iratxe Ibarrak 12 urterekin egin zuen bere lehen plaza eta bertso bide luzea darama. Bide horren zati handi bat Bizkaiko Txapelketako finalista gisa egin du. 2014an hartu zuen azkenezkoz parte. Euskal Herriko Txapelketan ere hainbatetan kantatua da eta 2013an izan zen bere azken parte hartzea. Plazaz plazako ohiko jardunaz gain, Bertsokabareta bezalako emanaldi berezien parte ere izan da markinarra. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza