Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Iratxe_ibarra_beteranoen_sariketa_audioaigota.mp3.mp4
Giro ona eta antolakuntza azpimarratu ditu markinarrak. «Beldurrez joan nintzen errodaje faltagatik baina nire burua ideia aldetik-eta nahiko ondo topatu nuen»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarrak irabazi berri du Beteranoen Sariketa Orozkon. «Oso ondo» joan zen larunbatekoa eta bertsotan sentsazio onak izan zituen markinarrak. Zortzi bertsolarik hartu zuten parte, goiz eta arratsalde. Goizean terrazetan eta arratsaldean jatetxean egin zuten sariketa. Antolakuntza ona eta publikoaren jarrera ere nabarmendu ditu Ibarrak. Era berean, adierazi dut zortzikotean talde-giro oso ona izan zutela eta elkar ondo hartu zutela. 


Bizkaiko finalista ohiaren hitzetan, «beldurrez joan nintzen errodaje faltagatik baina goizean nire burua ideia aldetik-eta nahiko ondo topatu nuen, ikusten nuen burua arin zebilela, gustura aritu nitzen. Aurretik saio pare bat eta bertso eskola batzuk ere egin nituen eta horrek ere lagundu zidan». 

Bertsotarako gogoz
Iratxe Ibarrak 2014an kantatu zuen azkenengoz Bizkaiko Txapelketan. Finaleko finkoetako bat izan zen urte luzez. Zaintza medio, bertsoa beste era batera hartu eta ordutegi batzuetara moldatu zuen bere jarduna. Aipatu du azken aldian geldialdi bat izan duela eta berriro gogotsu dagoela kanturako.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu