None 2026-05-04

Gaztetxeak Bertsotaneko finala maiatzaren 16an Azkoitian

Gaztetxeak Bertsotaneko finala maiatzaren 16an Azkoitian
Bikote finalistak: Suhar Gesalaga eta Eli Zaldua; Iradi Barrenetxea eta Aitor Tatiegi; Haira Aizpurua eta Ander Sarriugarte. 20:30etan.

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala erabaki da finalaurrekoak jokatuta. Hiru bikote ariko dira kantuan maiatzaren 16an Azkoitian: Suhar Gesalaga eta Eli Zaldua; Iradi Barrenetxea eta Aitor Tatiegi;  Haira Aizpurua eta Ander Sarriugarte. 20:30etan da hitzordua baina egun osoako egitaraua izango du finala. 

Bazkaria eta bertso poteoa
Gaztetxeak Bertsotaneko finaleko egitaraua bazkalaurreko brindisarekin hasiko da. Ondoren, bazkaria eta arratsaldean bertso-poteoa izango da, Gazteak gazteagoekin: Enara Gallastegi eta Unai Iturriaga; June Aiestaran eta Maddi Sarasua; Gorka Pagonabarraga eta Jexux Mari Irazu. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza