Eskolarteko txapelketa 2026-05-05

Iradi Barrenetxea eta Eider Fernandez ere Bizkaiko Eskolarteko finalera

Iradi Barrenetxea eta Eider Fernandez ere Bizkaiko Eskolarteko finalera
Bihar jokatuko da azken kanporaketa Igorren.

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako lautik hiru kanporaketa jokatu dira eta bihar argituko da zortzi finalisten zerrenda. Amaiur Betanzos gailendu zen lehenbizikoan Bilbon, Iradi Barrenetxea Durangon, eta Eider Fernandez Muxikan.

Bihar jokatuko da azkenekoa Igorren. Kanporaketetako irabazleak eta puntuaziorik altuena lortu duten beste lau bertsolarik osatuko dute zortzikotea. Finala maiatzaren 30ean izango da, Aulestin, 11:30etan hasita.