VI. edizioa da aurtengoa 2026-05-06

Datorren astean hasiko da Señora Sariketa Baionan

Datorren astean hasiko da Señora Sariketa Baionan
June Astegieta, Maider Altuna, Oihana Iguaran, Ana Picallo, Nahia Etxeberri eta Maddi Agirre ariko dira kantuan, Baionako Zizpa Gaztetxean, 18:00etan.

Jexux Mari Irazu

Señora Sariketaren VI. edizioa datorren astean abiatuko da Baionan, maiatzaren 16an. Orotara, 12 bertsolari ariko dira kantuan eta ekimenak bi kanporaketa eta finala izango ditu. Lehenengo hitzordua Baionako Zizpa Gaztetxean izango da, 18:00etan. Bertsolariak: June Astegieta, Maider Altuna, Oihana Iguaran, Ana Picallo, Nahia Etxeberri eta Maddi Agirre ariko dira kantuan, Baionako Zizpa Gaztetxean, 18:00etan.

Bigarren saioa Zizurren
Bigarren kanporaketa Zizurren izango da maiatzaren 23an. Irantzu Idoate, Antton Fernandez, Kelmene Abaitua, Nahia Sasco, Kattin Madariaga eta Kattalin Lizarraga, Zizur Nagusiko Esparru Gaztetxean, 18:00etan. 


Señora bertso-paper lehiaketa berria
Aurtengo edizioaren berritasun nagusietako bat Señora bertso-paper lehiaketa da. Aukera osagarri gisa planteatzen dute. Hiru bertso edo kopla egin behar dira, banaka zein taldeka. Bertso-eskola berrien parte hartzea bultzatzea izan da helburuetako bat. Sorta sarituak finalean kantatuko dituzte. 

Gaztetxetako asanbladekin elkarlanean
Señora Sariketaren VI. edizio hau gaztetxeetan jokatuko da eta antolakuntza asanbladekin elkarlanean aritu da zeregin horretan. Gaztetxeak egoera zailean daudela kontuan izan du antolakuntzak eta sariketa gune horretan planteatzea lehenetsi du. Antolakuntzaren arabera, Señorak beti izan du tokiko eragileekin elkarlana izateko bokazioa eta aurtengoan ere oso harrera beroa jaso dute asanbladen partetik. 

Albiste gehiago

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza