Finala Aulestin maiatzaren 30ean 2026-05-07

Lau finalista berri aurtengo Bizkaiko Eskolarteko finalean

Lau finalista berri aurtengo Bizkaiko Eskolarteko finalean
Finalistak: Amaiur Betanzos Caminos (Bilbo), Eider Fernandez Aranburu (Bermeo), Helene Yerga Bollegui (Bermeo), Iradi Barrenetxea Akesolo (Artea), Izaro Pagalday Aburto (Zornotza), Jon Abasolo Sarralde (Munitibar), Maddi Aurtenetxe Bustinza (Zornotza) eta Naroa Iturrioz Lauzirika (Zornotza).

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako finala erabakita gelditu da, atzo Igorren laugarren eta azken kanporaketa jokatu ondoren. Maiatzaren 30ean Aulestin honako zortzi bertsolari gazte hauek ariko dira kantuan, goizeko 11:3etan hasita: 

Amaiur Betanzos Caminos (Bilbo)
Eider Fernandez Aranburu (Bermeo)
Helene Yerga Bollegui (Bermeo)
Iradi Barrenetxea Akesolo (Artea)
Izaro Pagalday Aburto (Zornotza)
Jon Abasolo Sarralde (Munitibar)
Maddi Aurtenetxe Bustinza (Zornotza)
Naroa Iturrioz Lauzirika (Zornotza)

Final berritua dator, zortzitik lau bertsolari berriak baitira iaztik: Amaiur Betanzos, Eider Fernandez, Helene Yerga eta Izaro Pagalday. Beste lauak, iazko finalean izan ziren Iurretan. 

Naroa Iturrioz irabazle azken kanporaketan
Bestalde, atzo jokatu zen Igorren laugarren kanporaketan hamar bertsolari gazte kantuan zirela:


Naroa Iturriozek irabazi zuen kanporaketa eta berak eskuratu zuen finalerako zuzeneko txartela. 

Albiste gehiago

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza