Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-07

Jexux Mari Irazu
Zumaiako Santelmo jaietako bertsoak eta Getxon egindako saio literarioko on aurkiak ekarriko ditu asteon Hitzetik Hortzerak. Zumaian, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Andoni Egaña Makazaga, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Maialen Lujanbio Zugasti, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Illarregi Marzol aritu ziren, Jon Maia Soriak gaiak jarrita.
Getxon, liburuaren eguna aitzakiatzat hartuta, Unai Elorriaga Letonaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima liburua izan zuten oinarri saiorako. Elorriaga bera aritu zen gai-jartzaile lanetan eta, bertsotan, Amets Arzallus Antia, Andoni Egaña Makazaga, Maialen Lujanbio Zugasti eta Unai Mendiburu Valor.
Korrikako mezugileak gonbidatu
Martxoaren 19tik 29ra zeharkatu zuen Euskal Herria Korrikak, Atharratzetik Bilboraino. Ohi bezala, azken kilometroan jakin zen mezuaren egilea zein zen, eta bakarraren ordez, zazpi izan ziren oraingoan: Aitzol Gil de San Vicente, Beñat Jusue Rosano, Elene Mengyu Larrinaga Bilbao, Leire Casamajou Elkegarai, Oier Iñurrieta Garmendia, Oihana Arana Cardenal eta Xalbat Alzugarai Etxeberri.
24. Korrikako mezua idatzi zuten zazpi lagunetatik hiruk lotura zuzena dute bertsoarekin: Casamajou bertsotan aritutakoa da; Arana, bertsolaria; eta Alzugarai, gai-jartzailea. Horregatik, mahaiaren bueltan elkartu ditu Hitzetik Hortzerak. Hainbat gai jorratuko dituzte: bertsoak eurengan duten lekuaz ariko dira, gaztea izateaz, euskararen gorpuzteaz edota Korrikaren mezuaz.
Hitzetik Hortzera: larunbatean, 21:00etan, ETB1en.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza