Larunbatean jokatu zen Uztaritzen 2026-05-11

Irati Alcantarillak irabazi du Hernandorena Sariketa

Irati Alcantarillak irabazi du Hernandorena Sariketa
Urruñarrak Beñat Zuleren eskutik jantzi zuen txapela. June Aiestaranekin batean jokatu zuen buruz burukoa.

Jexux Mari Irazu

Irati Alcantarillak irabazi du aurtengo Hernandorena Gazte Sariketa, Uztaritzen larunbatean jokatu zen finalean. Urruñarrak June Aiestaranekin batean jokatu zuen buruz burukoa. Irabazleari Beñat Zule bertsolaritza eragileak jantzi dio txapela. 

Hendaian eta Pagolak kanporaketak jokatuta, finala Uztaritzeko Latsa Gelan jokatu zen. Irati Alcantarilla eta June Aiestaranekin batean seikotea osatu zuten bertsolariak Irantzu Idoate, Nahia Etxeberri, Kattin Madariaga eta Izaro Bilbao izan ziren, Antton Lannes gai emaile zela. Iban Thikoipe eta Jon Garmendia Txuria aritu ziren epaile lanetan.

Bertsoak irabazlearen hitzak eta finaleko bertso hautaketa jarriko ditu astean zehar. 

 

Albiste gehiago

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza