Goizeko 11:30ean hasita 2026-05-13

Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko finala maiatzaren 30ean Aulestin

Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko finala maiatzaren 30ean Aulestin

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako bat-bateko finala maiatzaren 30ean jokatuko da Aulestin, frontoian,  goizeko 11:30ean hasita. Honako zortzi bertsolari hauek ariko dira kantuan, aurrez jokatutako kanporaketetan sailkatuta:

Amaiur Betanzos Caminos (Bilbo)
Eider Fernandez Aranburu (Bermeo)
Helene Yerga Bollegui (Bermeo)
Iradi Barrenetxea Akesolo (Artea)
Izaro Pagalday Aburto (Zornotza)
Jon Abasolo Sarralde (Munitibar)
Maddi Aurtenetxe Bustinza (Zornotza)
Naroa Iturrioz Lauzirika (Zornotza)

Final berritua dator, zortzitik lau bertsolari berriak baitira iaztik: Amaiur Betanzos, Eider Fernandez, Helene Yerga eta Izaro Pagalday. Beste lauak, iazko finalean izan ziren Iurretan. 

Idatzizkoa 29an eta 30ean
Idatzizko atalean, bi egunetan jokatuko dira finalak: maiatzaren 29an lehenik LH5 eta LH6koak, 18:00etan. Maiatzaren 30an, 18 urte artekoak, 10:00etan. 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu