Bonberenean, 17:00etan 2026-05-13

Jexux Mari Irazu
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako azken finalaurrekoa jokatuko da larunbatean Tolosan. Txingudi A taldea eta Zumarraga-Urretxu1 taldea ariko dira finaleko txartelaren bila. Bonberenean izango da hitzordua, 17:00etan.
Zumarraga-Urretxuko taldean Mikel Iturriotz, Antton Fernandez eta Manex Mantxola ariko dira bertsotan. Leire Akizu dabil gai-jartzaile lanetan eta Jon Mendizbal epaile.
Txingudiko taldeak Irun, Donostia, Oarso eta Bidasoako kideak biltzen ditu. Manu Goiogana, Igauri Lopetegi eta Jon Luzuriaga ariko dira bertsotan. Jon Cia da taldeko gai-jartzailea eta Aitor Errazkin epailea.
Finala Aian maiatzaren 30ean
Irabazleak Leintz taldearekin kantatuko du finalean, maiatzaren 30ean Aian. Leintz taldean Haizea Arana, Ane Zuazubiskar eta Oihana Arana dabiltza bertsotan, Olatz Zuazubiskar gai-jartzaile eta Larraitz Trojaola epaile.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza