Hiru kanporaketa eta finla izango ditu 2026-05-14

Jexux Mari Irazu
Arabako Eskolarteko Txapelketa gaur hasiko da Aramaion. Hiru kanporaketa jokatuko dira lehenik Aramaion, Gasteizen eta Kanpezun, eta finala ondoren, Aramaion bertan, maiatzaren 23an.
Lehenengo kanporaketan, ostegunean, honako sei bertsolari ariko dira: Anitz Abarrategi, Garai Agirre, Oinatz Basabea, Sustrai Landa, Urko Mendizabal eta Jokin Onaindia Elexpuru. 19:00etan da hitzordua, Sastiñan. Bigarrenenean, ostiralean, Gasteizen, Txomin Abarrategi, June Astegieta Unzaga, Urko Lafuente, Eñaut Olaziregi, Maia Ortiz de Zarate eta Yago Rodriguez. Izaskun Arrue Kulturgunean da hitzordua, 19:00etan.
Euskal Herriko finala ekainaren 13an, Arantzan
Eskolarteko Euskal Herriko finala ekainaren 13an izango da Arantzan eta herrialde bakoitzeko bi lehenak sailkatuko dira. Dagoeneko Nafarroako eta Gipuzkoako ordezkariak erabakita daude. Kattin Madariaga eta Kattalin Lizarraga ariko dira Nafarroatik; Gipuzkoatik, Adei Urbitarte eta Kattalin Arabolaza.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu