Bertso agenda 2026-05-14

Jexux Mari Irazu
Hogeita bost bertso ekitalditik gora eskainiko ditu maiatzaren hirugarren asteburuak, gaurtik hasita. Ohiko saioak izango dira Bilbon, Iruran eta Antzuolan, besteak beste.
Sariketek ere presentzia handia izango dute: Señora Sariketako hasiera Baionan eta Gaztetxeak Bertsotaneko finala Azkoitian; txapelketen arloan, Arabako Eskolarteko kanporaketak hasiko dira gaur eta bihar; larunbatean, Gipuzkoako Harriarteko azken finalaurrekoa Tolosan.
Baserritarren Egunaren bueltako hainbat saio ere izango dira: Asteasun, Usurbilen, Astigarragan, Errenterian, Hondarribian eta Irunen, besteak beste.
Esne-berriketan Bertso saio literarioa izango da Gernika-Lumon eta bertso jarri emanaldiak Orion eta Zestoan. Lagunarteko hainbat saio ere izango dira Irurtzunen, Fruizen, Portugaleten eta Oiartzunen.
Larunbatean, Itsas Festibalaren inguruko jaialdia ere izango da Pasaian. Informazio xehea, hemen.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu