Azkoitian jokatu zen finala, egun osoko egitarauaren baitan 2026-05-18

Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan Sariketako II. edizioaren finala jokatu zen larunbatean Azkoitian, egun osoko egitarauaren baitan. Hirurehun lagun inguru bildu ziren Azkoitiko gaztetxe zabaldu berrian finala jarraitzeko. Sei bertsolari aritu ziren kantuan bikoteka: Eli Zalduak eta Suhar Gesalagak; Aitor Tatiegi eta Maddi Barrenetxea; eta Ander Sarriugarte eta Haira Aizpurua. Publikoak egin zituen epaile lanak eta Eli Zaldua eta Suhar Gesalaga jo zituen irabazle, bozka bategatik.



Aurretik belaunaldi arteko bertso-poteoa
Finalaren aurretik belaunaldi arteko bertso poteoa izan zen arratsalean. Hiru saio izan ziren. Enara Gallastegi eta Unai Iturriaga aritu ziren lehenbizikoan, June Aiestaran eta Maddi Sarasua, bigarrenean; eta Gorka Pagonabarraga eta Jexux Mari Irazu hirugarrenean.

Informazio osagarria gutxi barru. Bertsoa.eus finalean izan zen eta datozen egunetan sarean izango da hautaketa.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza