Maiatzaren 30ean Aian 2026-05-18

Zumarraga-Urretxuk eta Leintzek jokatuko dute Gipuzkoako Herriarteko finala

Zumarraga-Urretxuk eta Leintzek jokatuko dute Gipuzkoako Herriarteko finala
Larunbatean jokatu zen bigarren finalaurrekoa Tolosan eta Zumarraga-Urretxuk lortu finalerako txartela Txingudi taldeari irabazita.

Jexux Mari Irazu

Gipuzkoako Herriartekoaren azken finalaurrekoa jokatu zen larunbatean Tolosan, Zumarraga-Urretxu eta Txingudiko taldeen artean. Bonbereneako hitzorduak Zumarraga-Urretxu taldea nagusitu zen eta goierritarrek jokatuko dute finala, Leintz taldearekin batean.

Zumarraga-Urretxuko taldean Manex Mantxola, Mikel Iturriotz eta Antton Fernandez aritu ziren kantuan. Bidasoakoan, berriz, Jon Luzuriaga, Igauri Lopetegi eta Manu Goiogana. Leire Akizu aritu zen gai-jartzaile lanetan.

Finala maiatzaren 30ean Aian
Gipuzkoako Herriartekoak maiatzaren 30ean borobilduko du bost hilabeteko bidea, 45 saio inguru eginda. Debagoienako eta Goierriko eskualdea elkartuko dira oholtzan. Leintz taldeak azpeitiarrak menderatuta lortu zuen finalerako txartela. Haizea Arana, Oihana Arana eta Ane Zuazubiskar ari dira bertsotan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza