Ekainaren 20an Leitzan 2026-05-19

Bardo Eguna Nafarroan bertso eskolak saretzeko

Bardo Eguna Nafarroan bertso eskolak saretzeko

Jexux Mari Irazu

Nafarroako helduen Bertso Eskoletako kideak elkartu eta sarea trinkotzeko helburuz Bardo Eguna ospatuko dute Leitzan ekainaren 20an. Taldekako bertso txapelketa bat izango du funtsean egitarauak, taberna girokoa, eta otorduez lagundua.

Bardoak ekimena 2012an jarri zen abian bi urteko maiztasunez, banakako txapelketarekin txandaka. Zazpi edizio egin dira ordutik eta 2022an egun bakarrera ospatu zen Bardo Eguna. Aurtengoan ere formatu horretan egingo da bertso eskolak saretzeko ekimen hau.

Bi saio jokatuko dira, bata besteren atzetik, Leitzako bi tabernatan. Horietako bakoitzean nagusitzen den taldea zuzenean sailkatuko da finalera. Afalostean jokatuko da finala.

Izen-ematea, webgunean
Bertsolari edo gai-jartzaile gisara hartu liteke parte taldekako txapelketan, baina ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea, maiatzaren 31 baino lehenago. Saio guztiak irekiak dira, afaria ere bai. Afaritarako ere aldez aurretik izena eman beharko da eta aurrerago zabalduko da honetarako aukera. 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu