Larunbatean jokatu zen lehen kanporaketa Baionan 2026-05-19

Jexux Mari Irazu
Señora Sariketako lehen kanporaketa jokatu zen larunbatean Baionan: Nahia Etxeberri, Oihana Iguaran, Ana Picallo, June Astegieta, Maider Altuna eta Maddi Agirre aritu ziren kantuan, Zizpa Gaztetxean. Lehen hiru sailkatuek finalerako txartela eskuratu zuten: Iguaran, Etxeberri eta Picallok. 
Bigarren kanporaketa Zizur Nagusian larunbatean
Señora Sariketako bigarren eta azken kanporaketa Zizur Nagusian jokatuko da larunbatean: Irantzu Idoate, Antton Fernandez, Kelmene Abaitua, Nahia Sasco, Kattin Madariaga eta Kattalin Lizarraga, Zizur Nagusiko Esparru Gaztetxean, 18:00etan.

Finala, ekainaren 6an izango da, Plentziako Gaztetxean.
EHBT26 2026-11-21
Igotz Alkorta Irastortza