Ezpeletenian, 10:00etan 2026-05-19

Gazte Xilabako kanporaketa larunbatean Larzabalen

Gazte Xilabako kanporaketa larunbatean Larzabalen

Jexux Mari Irazu

Gazte Xilaba edo Iparraldeko Eskolarteko Txapelketako kanporaketa jokatuko da larunbatean, Larzabalen. Orotara, 14 bertsolari gazte ariko dira kantuan ekainaren 7an jokatuko finalerako txartel bila. Honako hauexek: Maria Argain Oihanburu, Ganix Zapirain Casado, Aitor Del Bosque Gascon, Hodei Lekuona Blanco, Nahia Etxeberri Lopepe, Gana Berhokoirigoin Zubeldia, Laina Alkhat Larrandaburu, Hegoi Alberdi, Ainhize Urkia Barrero, Ekain Harlouchet, Unax Aizpurua Ibargarai, Johane Larre Salaberri, Pagoa Bidart Hirigoyen eta Amaiur Aizpurua Eskisabel.

Hamarretan da hitzordua, Ezpeletenian. 

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza