Ekainean hasiko da 2026-05-21

Bizkaiko Taldekakoa: 14 talde eta irailean finala

Bizkaiko Taldekakoa: 14 talde eta irailean finala
Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzea du helburu nagusi Bizkaiko Taldekakoak.

Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzeko helburuz Taldekako Txapelketa egiten da Bizkaian, bi urtez behin. 2017an egin zen lehenengoz, eta bosgarren edizioa abiatzera doa. Denera, 14 taldek hartuko dute parte; ekainaren 5etik aurrera hasiko dira saioak eta irailaren 12an jokatuko da finala, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egunarekin batera.

«Taldekakoaren bitartez oinarrian eragin gura da, hau da, bertso eskolak eta eskualdeak indartu gura dira. Horretarako, gune ludiko bat eskaini gura du Elkarteak. Taldekakoa giro informalean eta jai-giroan gauzatzea da helburua», adierazi du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. 

Finalaurrekoak eta finala iraialaren 12an jokatuko dira, Elkartearen egunarekin batera. Egun osoko jaia izango da, goizean finalaurrekoak, ondoren bazkaria eta bazkal ostean finala. Finalaren egunean, beraz, bost talde batuko dira; kanporaketetako talde irabazleak. Bazkal aurretik finalaurreko bi jokatuko dira, batean hiru taldek eta besteak talde bik jokatuko dute. Finalaurreko bakoitzeko talde irabazleak jokatuko du finala.  

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu