Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-21

Bilbo eta Baigorriko bertsoak Hitzetik Hortzeran

Bilbo eta Baigorriko bertsoak Hitzetik Hortzeran
Bertsozale Elkartearen Ahalduntze Bertso Eskola Feminista izango da asteko gaia, Haira Aizpurua, Jone Lizarralde eta Maider Arregi kideen ahotik.

Mirari Martiarena

Baigorri eta Bilboko bertsoak dakartza aste honetako Hitzetik Hortzerak. Baigorrin Nafarroaren Egunean izan zen bertso saioa: Maddi Ane Txoperena Iribarren, Onintza Enbeita Maguregi eta Sarai Robles Vitas aritu ziren kantuan; gai-jartzen, berriz, Xalbat Alzugarai eta Amaia Castorene.




Bilbon, Bira Kulturgunean Señora bertso saioa egin zuten: Maialen Lujanbio Zugasti, Maite Sarasola Isazelaia, Nerea Ibarzabal Salegi eta Oihana Bartra Arenas. Gaiak jartzen, ostera, Señora Bertso Eskolako kideak aritu ziren

Uztapidek aitari idatzitako sorta
Aste honetan ere bertso musikatuak izango dira Hitzetik Hortzeran, oraingoan, sorta historikoa: Manuel Olaizola Uztapidek idatzitako Aita zanari bertso sorta. Izenburuak dioen moduan, Uztapidek aitaz zuen oroitzapena jaso zuen bertso hauetan.

Bertsoak Ainhoa Sarasuak eta Eñaut Agirrek abestuko dituzte eta, ohi bezala, Manex Pagolak jarriko die musika.

Ahalduntze bertso eskola
Bertsozale Elkarteak 2015ean abian jarri zuen Ahalduntze Bertso Eskola izango da aste honetako gaia, egun bertso eskola horretan dabiltzan Haira Aizpurua, Jone Lizarralde eta Maider Arregiren ahotik. 

Gaur egun bertso eskola ibiltaria da, eta hilero elkartu dira Euskal Herriko txoko desberdinetan. Gainera, aditu desberdinekin lan saioak ere egin dituzte. Horietariko bi egon diren astean izan da Hitzetik Hortzeraren grabaketa: Alaia Martin Etxebeste eta Nerea Ibarzabal Salegi izan direnean. Txapelketaren prestakuntzari buruzko lan saioa prestatu zuten Martinek eta Ibarzabalek, eta Ahalduntze Bertso Eskola Feministak euren bertso ibilbidean izan duen garrantziari buruz ere hitz egingo dute Mirari Martiarenarekin.


Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza