Bilintxi Balantxa Bertso Elkartearen eskutik 2026-05-22

Bihar, maiatzak 23, Donostiako bertsozaleek bertsoaren bueltan elkartzeko parada ederra izango dute. Donostiyako bertso potajia Donostiako Bertsozaleon Eguna antolatu du Bilintxi Balantxa Bertso Elkarteak. Hamabi bertso ekitaldi goizetik gauera: bertso gosaritik bertso afarira. Goizeko 09:00etan da lehenengo hitzordua Guardetxean, bertso-gosaritarako. Handik auzotara zabalduko dira binaka sei saio egin ondoren, Guardetxera itzuliko dira ostera, bertso bakaritara. Bertso jarriak ere izango dira bazkalondoan. Arratsalde partean, balkoitik balkoirako saioa egingo dute Bilintx kalean; ondoren poteoa eta bertso afaria berto potajia borobiltzeko.
18 bertsolari kantuan
Donostiyako bertso potajiak bertsolarien parte hartze zabala ekarriko du biharkoan. Orotara, 18 bertsolari ariko dira: Josu Ordoñez, Aiert Ordoñez, Peru Aiertza, Ion Miranda, Todor Azurtza, Manex Mujika, Andoitz Urdanpileta, Ander Aranburu, Iker Alustiza, Ekain Tolaretxipi, Nerea Elustondo, Asier Ormazabal Tturko, Asier Ibarguren, Andoni Otamendi, Estitxu Fernandez, Iñigo Olaetxea, Beñat Gaztelumendi eta Andoni Egaña.
Egitaraua
09:00 – Bertso-gosaria Guardetxen.
11:00-12:30 – Bertso saioak auzoetan (Intxaurrondo, Antiguo, Aiete, Loiola eta Amara), ondoren kalejira Alde Zaharrera
13:45 – Libreko saioa Bulebarreko kioskoan
14:30 – Bertsopaper bazkaria Guardetxean
18:30 – Balkoitik balkoira saioa Bilintx kalean
19:00 – Bertso pintxo-potea Alde Zaharrean
21:00 – Bertso jaialdia Guardetxean
Bilintxi Balantxa Bertso Elkartea, Donostiako bertso giroa hauspotzen
Donostia bertso dinamika handiko eta bertso saio askoko hiria da, auzoetan zein erdigunean. Bertso agendak garbi erakusten du hori. Urte luzeetan, ordea, asko kosta izan da bertso gune iraunkorrak mantentzen. Añorgako bertso eskola da urte luzeetan eusten diona. Hainbat urteetan hezkuntza arautuan egindako lan mardulak beste osagarriren bat behar du, antza, tokian tokian bertso gune iraunkorrak sortu eta mantentzeko.
Bilintxi Balantxa Bertso Elkarteak mugimendu hori hauspotzeko eta saretzeko helburuari ekin dio azken hilabeteetan. Joan den udazkenean Bilintx Saria antolatu zuen Donostiako edo Donostian bizi ziren bertsolarientzat. Manex Mujikak irabazi zuen. Ihauterietako saio ondoren, eta orain Donostiako Bertsozaleen Eguna etorri da, auzoak ere bilduko dituena. Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan ere hiru talde izan dira aurtengo edizioan. Duela 25 urteko lehen edizio hartan, Donostiak ez zuen talderik atera.
Bilakaera horren baitan kokatzen da Donostiako Bertsozaleon Eguna. Peru Aiertza da Bilintxi Balantxa Bertso Elkarteko kideetako bat eta adierazi du egun honen helburua dela, besteak beste, Donostian bertsolaritzaren bueltan dabiltzaren presentzia hori ikustaraztea eta donostiarrek bertsora hurbiltzeko aukera horren berri izatea.
Donostiako Bertsozaleen Egunak urtero egiteko bokazioz sortu dela adierazi du Aiertzak.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu