bertso agenda 2026-05-22

Jexux Mari Irazu
Maiatzeko asteburu honek 25 bertso ekitaldi dakarta agendan. Ekitaldi gehienak Donostiako Bertsozaleen Egunak biltzen ditu, larunbatean hainbat saio izango baitira formatu ezberdinetan. Bilboko Udaberriko Saioek aurrera jarraitzen dute eta bihar egingo da azken aurrekoa Santutxu plazan.
Bertso saio literarioak Baigorrin du hitzordua larunbatean, Miren Amurizaren Pleibak lanaren harira. Lagunarteko saioak eta bertso poteoak izango dira Tafallan, Abadiñon, Donostian, Amasa-Villabonan, Azkoitiako Martirieta auzoan, Ibarran eta Bergaran. Muxikan, balkoitik balkoirako saioa. Berriozarren eta Zamudion, bertso-pilota saioak. Sariketen arloan, Eskolarteko saioak: Aramaion, Arabako Eskolarteko finala eta Larzabalen Gazte Xilabako sailkapen saioa.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza