Zizur Nagusian jokatu zen azken kanporaketa larunbatean 2026-05-25

Señora Sariketako finalistak erabakita

Señora Sariketako finalistak erabakita
Finalistak: Oihana Iguaran, Ana Picallo, Maider Altuna, Kattin Madariaga, Kattalin Lizarraga eta Lide Arregi. Plentzian, ekainaren 6an, Gaztetxean.

Jexux Mari Irazu

Señora Sariketako finalistak erabakita daude larunbatean Zizur Nagusian azken kanporaketa jokatuta. Ekainaren 6an Plentziako Gaztetxean honako sei bertsolari hauek ariko dira kantuan VI. edizioko finalean: Oihana Iguaran, Ana Picallo, Maider Altuna, Kattin Madariaga, Kattalin Lizarraga eta Lide Arregi. Plentzian, ekainaren 6an, Gaztetxean. Lehenengo hiruak Baionako kanporaketatik sailkatu dira eta beste hiruak Zizur Nagusikotik. Baionan Nahia Etxeberriak eskuratu zuen txartela baina ezin izango du ekainaren 6an Plentzian egon eta Maider Altuna ariko da kantuan.

Zizur Nagusiko Esparru Gaztetxean larunbatean
Señora Sariketako bigarren kanporaketa jokatu zen larunbatean Zizur Nagusiko Esparru Gaztetxean: Kattin Madariaga, Kattalin Lizarraga, Lide Arregi, Julene Iturbe, Kelmene Abaitua eta Antton Fernandez aritu ziren kantuan. Lehen hiruak sailkatu ziren finalera eta Kelmene Abaituak eraman zuen Bihotz Saria.


Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu