Ekainaren 7an Itsasun 2026-05-25

Gazte Xilabako sei finalistak erabakita

Gazte Xilabako sei finalistak erabakita
Unax Aizpurua, Nahia Etxeberri, Gana Berhokoirigoin, Amaiaur Aizpuru, Johane Larre eta Leina Alkhat. Ekainaren 7an Itsasun, 10:00etan, Sanoki Gelan.

Gazte Xilabako finalerako sailkapen saioa jokatu zen larunbatean Larzabalen. Hamairu bertsolari gazte aritu ziren kantuan Ezpeletenian finalerako sei txartelen bila: Maria Argain Oihanburu, Ganix Zapirain Casado, Aitor Del Bosque Gascon, Nahia Etxeberri Lopepe, Gana Berhokoirigoin Zubeldia, Laina Alkhat Larrandaburu, Hegoi Alberdi, Ainhize Urkia Barrero, Ekain Harlouchet, Unax Aizpurua Ibargarai, Johane Larre Salaberri, Pagoa Bidart Hirigoyen eta Amaiur Aizpurua Eskisabel. Hodei Lekuona Blanco ere izatekoa zen baina, eritasuna medio, ezin izan zuen parte hartu.

Iazko finalistak eta berri bat Itsasun
Larunbateko kanporaketak iazko finaleko argazki beretsua utzi zuen. Itsasun, ekainaren 7an honako seikotea ariko da Gazte Xilabako finalean: Unax Aizpurua, Nahia Etxeberri, Gana Berhokoirigoin, Amaiaur Aizpuru, Leina Alkhat eta Johane Larre. Joane Larre izango da finalista berria, gainerako bostak badakite Gazte Xilabako finalean kantatzea zer den. Iaz, Nahia Etxeberrik jantzi zuen txapela eta Unax Aizpurua gelditu zen bigarren. Saratarrak Euskal Herriko txapela jantzi zuen ondoren.

Euskal Herrikoa ekainaren 13an Arantzan
Eskolarteko Txapelketa ekainaren 13an bukatuko da Arantzan Euskal Herriko finala jokatuta. Dagoeneko, Araba, Nafarroa eta Gipuzkoako ordezkariak erabakita daude. Maia Ortiz de Zarate eta June Astegieta Arabatik; Kattin Madariaga eta Kattalin Lizarraga Nafarroatik; eta Adei Urbitarte eta Kattalin Arabolaza Gipuzkoatik. Bizkaiko finala datorren larunbatean jokatuko da Aulestin. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu