Eskolarteko Bertsolari txapelketak 2026-05-26

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako finala jokatuko da larunbatean Aulestin, frontoian, goizeko 11:30ean hasita. Honako zortzi bertsolari hauek ariko dira kantuan, aurrez jokatutako kanporaketetan sailkatuta:
Amaiur Betanzos Caminos (Bilbo)
Eider Fernandez Aranburu (Bermeo)
Helene Yerga Bollegui (Bermeo)
Iradi Barrenetxea Akesolo (Artea)
Izaro Pagalday Aburto (Zornotza)
Jon Abasolo Sarralde (Munitibar)
Maddi Aurtenetxe Bustinza (Zornotza)
Naroa Iturrioz Lauzirika (Zornotza)
Final berritua dator, zortzitik lau bertsolari berriak baitira iaztik: Amaiur Betanzos, Eider Fernandez, Helene Yerga eta Izaro Pagalday. Beste lauak, iazko finalean izan ziren Iurretan. Txapelduna eta txapeldunordea Euskal Herriko finalerako sailkatuko dira. Iaz Enara Gallastegik irabazi zuen txapela, bere azken edizioan.
Idatzizkoa ostiralean eta larunbat goizean
Idatzizko atalean, bi egunetan jokatuko dira Eskolarteko finalak Aulestin bertan: maiatzaren 29an lehenik LH5 eta LH6koak, 18:00etan. Maiatzaren 30an, 18 urte artekoak, 10:00etan.
Euskal Herrikoa ekainaren 13an Arantzan
Eskolarteko Txapelketa ekainaren 13an bukatuko da Arantzan Euskal Herriko finala jokatuta. Dagoeneko, Araba, Nafarroa eta Gipuzkoako ordezkariak erabakita daude. Maia Ortiz de Zarate eta June Astegieta Arabatik; Kattin Madariaga eta Kattalin Lizarraga Nafarroatik; eta Adei Urbitarte eta Kattalin Arabolaza Gipuzkoatik. Bizkaiko finala datorren larunbatean jokatuko da Aulestin.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu