Bertso agenda 2026-05-26

Jexux Mari Irazu
Bertso agendak 20 ekitalditik gora dakartza maiatzaren azken egunotan: herrietako jaietako saioak, eskolarteko finalak, Gipuzkoako Herriarteko finala, zahar-egoitzetako saioak, ekitaldipeko urteroko jaialdiak eta saio berriak. Bihar, asteazkena, Oñatin eta Altzan izango dira hitzorduak. Ikasturte bukaerako jaialdia Oñatin, Bertso Aroako saio-literarioa Altzan. Ostegunean, Adin-adineko saioak izango dira Zornotzan eta Markina-Xemeinen. Ostiralean, jaialdia Zallan, bertso-mintzaldia Ortzaizen eta Berben pozen jiran ekitaldia Baionan.
Larunbatean, Bilbon, Udaberriko Bertso Saioen azken jaialdia, Bizkaiko Eskolarteko finala Aulestin eta Gipuzkoako Herriarteko finala Aian; Donotian, 1TZ4L1 3T4 P1ZTU; Biriatun, ikastolaren aldeko urteroko jaialdia; lagunartekoak Hernanin eta Leaburun; bertso-pilota, Getarian.
Igandean, festetako jaialdia Anoetan, Bertso Aroko jaialdia Altzan, bertso-pilota Lazkaon eta saio literarioa Soraluzen.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu