Eskolarteko txapelketak 2026-06-08

Unax Aizpurua Ibargarai Gazte Xilabako txapeldun

Unax Aizpurua Ibargarai Gazte Xilabako txapeldun
Nahia Etxeberri gelditu zen txapeldunorde eta Johane Larre hirugarren.

Jexux Mari Irazu

Gazte Xilabako finala jokatu zen atzo Itsasun, Sanoki gelan 100 bertsozale inguru zirela. Gana Berhokoirigoin, Amaiaur Aizpuru, Johane Larre, Unax Aizpurua, Nahia Etxeberri eta Leina Alkhat aritu ziren kantuan, Elixabet Etxandik aurkeztuta. Agurren ondotik, bertsolariek zortziko handian, txikian, puntua emanda eta bakarka egin zituzten beren lanak. Unax Aizpurua gertatu zen txapeldun eta Nahia Etxeberri txapeldunorde. Irabazleak Maddi Ane Txoperena Xilabako txapeldunaren eskutik jantzi zuen txapela. Bertsoaldi hautaketa eta protagonistek hitzak Bertsoan izango dira gutxi barru. 



Gazte Xilabako finalak Euskal Herriko finalean ariko diren ordezkariak ere erabaki ditu: Lapurditik, Unax Aizpurua eta Johane Larre ariko dira; Nafarroa Beheretik Nahia Etxeberri eta Gana Berhokoirigoin; Zuberoatik, Leina Alkhat.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu