Muxikebarri antzokian, 19:00etan 2026-07-08

Jexux Mari Irazu
Hiru hamarkadatako bidean dator gaur Algortako Bertso Jaialdi Mundiala. ALBEK tematika baten bueltan antolatzen duen jaialdi berezia da Jaialdi Mundiala eta urteko plazarik jendetsuenetakoa da. Aurten honako sei bertsolari hauek ariko dira kantuan: Jone Uria, Xabat Illarregi, Alaia Martin, Sustrai Colina, Etxahun Lekue eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzaile eta aurkezle lanetan bertso-eskolako kideak aritzen dira.
Gaia, inkognita pistarekin
ALBEk ez du inoiz Jaialdi Mundialeko gairik aurreratzen. Bertsozaleak aurten zer? irrikarekin hurbiltzen dira saiora, bertsoa ez ezik eszena eta gidoi landua ikusiko duten ziurtasunarekin. Aurten telebistako ikur bat baliatu dute kartela osatzeko. Hori da pista bakarra. 
