Basarri bertsopaper Lehiaketa 2026-07-08

Uxue Alberdik irabazi du 42. Basarri Bertsopaper Lehiaketa Autoan bertso sortarekin. Zarauzko Udalak zabaldu du albistea. Uxue Alkorta, Nahikari Gabilondo eta Andoni Egañak osatutako epaimahiaren arabera, “azken urteetan ikusi dugun neurri handitik txikirako aldaketaren joerari eutsi dio aurtengo lan irabazleak, eta kontakizunari erritmo arina eta atsegina eman dio horrek. Protagonistaren bizitzako etapak deskribatzeko autoak baliatu ditu elementu nagusi gisa, elementu oso konkretuen bidez, eta bere deskribapenarekin, irakurlea garai haietako bakoitzean kokatzen asmatu du. Gaia lantzeko modu berezia eta originala iruditu zaigu, eta oso maila oneko sorta osatu du”.
Hamalau lan
Aurtengo edizioan, guztira, 14 lan jaso dira, askotariko gaiak jorratu dituztenak. Bestalde, antolakuntzaren esanetan, "azpimarratzekoa da 42 edizio hauetan, saria jasoko duen laugarren emakumezkoa izango dela Alberdi. Aurretik, Ane Labakak eskuratu zuen 2012an, Alaitz Sarasolak 2014an eta Maddalen Arzallusek 2025ean".
Sorta irabazlea Lizardi Sarian kantatuko du
Basarri Bertsopaper Lehiaketako sorta irabazlea Lizardi Sarian kantatuko du Uxue Alberdik irailaren 4an, finalaren ondoren. Irabazleak txapela eta 1.800 euroko saria jasoko ditu.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu